XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Greziako iraultzaren poeta errikoiakGobernari autoritarioenak dira gehien gehien ahalegindu ohí diranak, euren basakeria himno ta intelektual-olesen kortina artean apaindu erazoteko.
Grezian, halan be, laudorio ta gorespen gutxi abestu deutsoe intelektualak eta poetak Militar Juntari.
Baina, hareen partez,
Hauxe sinestarazo gura leuskigu behintzat liburu batek,(duda barik, azpitik Gobernuak berak lagundurik eta badaezpadan argitaratzaile izenbakoak baturik) egunotan argitaratuko eta eskoitiarrak Europan zabaltzen daben antologia batek.
130 idazle
Holantxe idatzi ditu greziar erriak, bere kabuz* eta inok eragin barik, bere poema politikuak, Gobernuaganako atxikimenduá erakusteko.
Euren Gobernuagazko eta erreboluzino nazionalagazko entusiasmoak horrexetaratuta bakarrik, idatzi be: Gau batetan eta sekretu andian bost
Ausartá zan egiazko Bilerareñ asmoa:
Papadopoulos izentatu eben Buruzagi,
ta Stylianos Pattakos bere Ordezkari;
irugarrena, Makarezos, geometria asko dakiena
Zerurainoko garrasi bat.
Baina zerena? Greziar abertzalekeriaren eta fanatismoaren santzo faxista nabarí da lerro bakoitzean: Grezia andi bat eraikitzen dogu,
ta ideia andi batek emoten deusku bizia:
ideia honek salbatu dau mundua,
Holantxe daroe Juntako jauntxoak euren erria
Poesiaz adierazoten dan programa bategaz, gainera: Honexen preminan dago greziar nazinoa:
Opiorik ez dago poesia honetan izenagaz behintzat.
Baina erlejinoa, zelan ez, parra parra edozein bertsotan: Holantxe zan Jaungoikoaren egunean,
apirilaren ogeitabatean:
Armadá ta Erria alkarturik doa
bere elbururantz*,
eta argia eskuan, guztien aurretik.
Lehenagoko fenomenu ezagun bat, egun bat berandututa, besterik ez da jazo Grezian: Papadopoulos
Europako poesiak egunotan ikusten dituan barritasunen artean, arimea zapata azpiraino jausi eragiten dauan barritasun zahar hauxe dabil nagusi! Liburuaren itzaurreak berak aitortzen deusku,
Eta, halan be, ez dogu uste, poesia horreek argitaratzeaz poesiari ezelan egin ez jakon mesedea, Militar Juntari egin jakonik.
Eta gutxiago greziar erriari.
JOSE AZURMENDI.